Ikasleek robotaren ibilbidea programatu beharko dute, pentsamendu logikoa garatzen duten bitartean hainbat erronka matematiko gainditzeko.
Ariketa ezberdinak proposatuko zizkie: zenbaki batuketa handiena lortzea 10 mugimendutan, zenbaki zehatz lortzea ariketa matematikoen bidez, beraien jaiotze data bilatzea…
Erronka horiei esker, pentsamendu konputazionala garatzea lortuko dugu, eta hurrengo galderak planteatuko dira:
- Zer zenbakik ematen didate puntu gehien?
- Nola irits naiteke haiengana?
- Nola egingo dut mugimenduak murrizteko?
- Merezi al du zenbaki horretatik pasatzen saiatzea?


