Kaixo mundua! programatzaileen ohiko agurra da, eta lehen programa eta ingurunea ondo dabilela frogatzeko idazten da. Beraz ongi etorri, pentsamendu konputazionalaren, programazioaren eta robotikaren mundura. Ikasturte honetan jolasen, roboten eraikuntzaren eta bloke bidezko programazioaren bidez, logika, sormena eta talde-lana garatuko ditugu. Pentsamendu konputazionalarekin lotzen diren trebetasun kognitiboen multzoa elementu hauek osatzen dute:
- Abstrakzioa: sistema bat sinplifikatzea, ezabatuz konplexutasuna eta beharrezkoak ez diren xehetasunak.
- Patroiak orokortzea/ezagutzea: arazo baten konponbidearen parte diren zatiak identifikatzea beste arazo batzuetan, eta haiek berrerabiltzea.
- Deskonposizioa: problema edo sistema bat zati txikiagoetan banatzea, bakoitza bere aldetik ulertu/ebatzi/ebaluatzeko.
- Algoritmia: arazo bat ebazteko urrats logikoen sekuentzia bat definitzea.
- Ebaluazioa: irtenbide bat zuzena dela eta planteatutako testuinguruan egokia dela ziurtatzea.
Goazen!